• Autor: Kultur Atelier

Babarrunekin egiteko trikimailuak

Babarrunekin hainbat gailu egiten erakutsiko dizuegu: ordenagailuko sagua erabiltzeko babesgarria, edo labanak gordetzeko gailua, adibidez. Oso errazak dira, ikusiko duzue!


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kaixo, lagunak! Gaurko trikimailuen atalean babarrunak izango ditugu protagonista. Babarrunak erabiliz egiteko trukoak erakutsiko dizkizuet: errazak eta erabilgarriak. Adi egon!

Trikimailu hauek egiteko hauxe behar dugu: babarrunak, haria, jostorratza, galtzerdi bat, guraizeak, kristalezko potoa eta labanak.

Lehenengo, ordenagailuko sagua erabiltzeko babesgarria egiten erakutsiko dizuegu, eskumuturra babesteko. Eskumuturreko minak alde batera uzten lagunduko dizue!

Hasteko, galtzerdia bi zatitan moztuko dugu guraizeekin. Jarraian, galtzerdi-zati bat hartu eta babarrunez beteko dugu. Beteta dagoenean, irekita dagoen aldea josi egingo dugu: haria eta jostorratza erabiliko ditugu horretarako. Josi ondoren, prest dugu eskumuturraren azpian jartzeko tramankulua. Eskumuturrak atseden hartuko du ordenagailuan ari garen bitartean!

Bigarren trikimailuan labanak gordetzeko modu erraz bat  erakutsiko dizuegu. Horretarako kristalezko edo plastikozko poto bat, labanak eta babarrunak behar ditugu.

Lehenik eta behin, potoa babarrunez beteko dugu; nahi izatera, potoari kolore pixka bat emateko babarrun mota ezberdinak erabiltzeko aukera dago: babarrun gorriak, zuriak, beltzak.... Potoa babarrunez goraino bete ostean, labanak bertan sartzeko aukera duzue. Erraza ezta?

Hauek gure gaurko trikimailuak. Hurren arte!

A2
16-11-2021
28900657
00:02:20
519