• Autor: Eibarko Udal Euskaltegiko Merlin Medina ikaslea

Buztin berde eta argan-olio maskara

Nahastu buztin berde koilaratxo bat edo bi, koilaratxo bat argan-olio eta baso erdi ur egurrezko ontzi batean eta eragin nahi duzun testura lortu arte.
Utzi 10 minutuz atseden hartzen.
Eskuila baten laguntzarekin, aurpegian zabaldu eta utzi 10-15 minutuz. Ondoren, ur askorekin garbitu.
Azala leunagoa eta hidratatuagoa izango duzu lehenengo aplikaziotik.
Buztin berdeak mineral ugari ditu: silizioa, aluminioa, burdina, kaltzioa, magnesioa, sodioa eta potasioa, besteak beste.

Koko-olioa eta bikarbonatoa, esfoliatzaile naturala

Nahastu 4 koilarakada koko-olio eta 4 koilarakada bikarbonato eta pasta bat egin.
Zabaldu gorputz osoan mugimendu zirkularrak eginez.
Ur epel ugarirekin kendu eta kito.

 

Eibarko Udal Euskaltegiko Merlin Medina ikasleak bidalitako aholkuak


B1
29-03-2021
28093114
1294