
. zenbakia. Disponible próximamente.
1980ko maiatzaren 14an, Everest mendiaren tontorrera iritsi zen, lehendabizikoz, euskal espedizio bat. Gailurra Martin Zabaletak eta Pasang Temba xerpak zalpaldu zuten, baina lorpen kolektibo gisa ospatu zuen euskal gizarteak.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan, gogoan izan dute Everesten tontorrera iritsi zen lehen euskal espedizioa. Duela 45 urte gertatu zen. Bigarren saiakera zen, 1974an, Tximist espedizioa gailurretik 300 metrora geratu ondoren.
Audio honetan, egun haren kontakizuna berregin du Maitane Subijana kazetariak, eta protagonisten oroitzapenak ere jaso ditu.
Argazkia: Martin Zabaleta
HIZTEGI LAGUNGARRIA Arantza horri helduta. Aurretik lortu ez izanaren minak sortutako motibazioa adierazten du. |