. zenbakia. Disponible próximamente.

Josune Muñoz euskal filologoa elkarrizketatu dute ETB 1eko Ahoz Aho saioan. Izan ere, orain urte batzuk berak ikertu zuen erromintxela izeneko hizkera, ijito euskaldunen hizkera berezia, ez hain aspaldi sortua.

Adituaren esanetan, badira 600 urte ijitoak Euskal Herrira iritsi zirela, eta erromintxelak mendeak behar izan zituen hizkera moduan biribiltzeko.

 

 

 

Bideoa osorik ikuste aldera, sakatu hemen

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Adituengana jotzea. Norengana jo, norengana joan. Adituengana jotzea, joatea.      

Hori da dagokion hitz teknikoa. Hori da daukan hitz teknikoa.  

Hizkera. Hitz egiteko modua. 

Erromani. Gaztelaniaz, romaní, Ijito-herriaren hizkuntza. 

Bi hizkuntzen arteko hizkera dela. Hizkuntza batetik eta bestetik daukala.  

Payoengandik etor zitekeen. Payoa = ijitoa/motzailea/buhamea ez den(a). Beraz, ijito ez denarengandik etor zitekeen.  

Eskapo egiteko. Eskapatzeko, ihes egiteko.      

8 hilabete baino ez ziren izan. 8 hilabete besterik ez ziren izan.  

Galdetegia ondo prestatu. Ondo prestatu galdera-sorta.  

 

 

B1
09-06-2022
29522830
04:08
503