Eskizofrenia. Sekuentzia

Eskizofrenia gaixotasun mental ezaguna da, baina zehazki zer den eta gaixoek izaten dituzten zailtasunez ezer gutxi dakigu, oro har. Lehen atazan irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker, eskizofreniaren ezaugarriez, arrazoiez eta tratamenduez gehiago jakiteko aukera izango duzu.
Bigarren atazan ikusiko duzun bideo-pasartean, ordea, burmuinaren alde fisikoari erreparatuko diozu; horrela, eskizofrenia bezalako gaixotasun mentaletan burmuineko tolesturek izan lezaketen garrantzia aztertuko duzu atazan zehar.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:

  • Galderak erantzunez, eskizofrenia zer den azaldu
  • Artikuluan oinarritutako baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Eskizofreniari lotutako sintomak sailkatu
  • Gaur egun dauden tratamenduen azalpentxoa osatu
  • Artikuluko zenbait hitzen esanahia aurkitu
  • Burmuinaren tolesturak zer diren zure hitzetan azaldu
  • Bideo-pasartean oinarritutako baieztapenak egia ala gezurra diren esan
  • Garunaren itxurari buruzko azalpena ordenatu

ERANSKINAK

:: ARTIKULUA:
Eskizofrenia
, Jabier Agirre, UZEI. Osatuz aldizkaria. 2011ko maiatza, 41. zk.
:: BIDEO-PASARTEA:
Burmuinaren tolesturak. Teknopolis, 2009-10-21

Te interesa



Exercise

B2
15-04-2011
  • Benitez Reyes, Belen
16377285
419