"Bagoaz" A1 eta A2 jardueren gida didaktikoa

BAGOAZ bilduma HABEren Didaktika Zerbitzuak 2015-16 ikasturteetan sortutako euskara ikasteko ikasmateriala da. A1 eta A2 mailetara bideratuta dago, eta aurrez aurreko ikasteko ereduan erabiltzeko. Oinarrian, berariaz sortutako bideo- eta audio-pasarte laburrak dituzte. Sekuentzia didaktiko hauek www.ikasbil.eus atarian argitaratu dira eta eskura daude.

BAGOAZ bilduma HABEren Didaktika Zerbitzuak 2015-16 ikasturteetan sortutako euskara ikasteko ikasmateriala da. A1 eta A2 mailetara bideratuta dago, eta aurrez aurreko ikasteko ereduan erabiltzeko. Oinarrian, berariaz sortutako bideo- eta audio-pasarte laburrak dituzte. Sekuentzia didaktiko hauek www.ikasbil.eus atarian argitaratu dira eta eskura daude.


Jatorrizko asmoa izan zen euskaltegietako irakasleen esku jartzea hasierako mailetan erabili ahal izateko moduko hizkuntza-corpusa: ahozkoa, hain zuzen. Horretaz gain, eguneroko hizkera arrunta izan da helburu: eguneroko bizitzan ikasleei egokituko zaizkien gai eta egoera arruntak biltzea. Bideo- eta audio-pasarteak sortu eta ekoizteko ardura Zinea Sortzen enpresak hartu zuen bere gain; horietan oinarritutako proposamen didaktikoak, ordea, HABEren Didaktika Zerbitzuko teknikariek egin dituzte.
 

Guztira, 100 sekuentzia didaktiko dira: A1eko 25 audio-pasarte eta 25 bideo-pasarte; A2 mailan beste horrenbeste. Sekuentzia didaktikoak ikasgelako aurrez aurreko eredurako, prestatuta daudenez, pdf artxiboetan argitaratu dira, paperean inprimatzeko moduan. Sekuentzia didaktiko bakoitzaren osagaiak hauek izan dira:

1. Audio- edo bideo-artxiboa (mp3-mp4)

2. Ikaslearen orriak (pdf)

3. Irakaslearen gida (pdf)

4. Pantailan egiteko ariketa osagarriak.

 

IKASBIL atarian argitaratu eta eskaini direnez, erabiltzaileak eskura ditu digitalizazioak eskaintzen dituen bilaketak , bere helburuetara egokitzen den BAGOAZ jarduera aurkitzeko. Izan ere, BAGOAZ bildumako jarduera bakoitzari sortzaileak etiketa-multzoa egokitu baitio: gaia, funtzio komunikatiboak, baliabide linguistikoak eta abar. Horien bidez erraz aurki litzake irakasleak bere behar didaktikoetara egokitutako jarduerak. Horretaz gain, IRAKASBIL atarian ere argitaratu dira BAGOAZ bildumako sekuentzia bakoitzaren fitxa didaktikoak. Bertan biltzen dira jarduera bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta baita hauek eskuratzeko estekak ere.

 

Dokumentu hau BAGOAZ bildumaren gida berria da, eta HEOC dokumentuan zehazten diren gai, funtzio eta adierazpide linguistikoen zerrenda du oinarri; hau da, HEOCen zerrendako item horiei lotua dator BAGOAZ bildumako atal bakoitza.

Beraz, dokumentu honetan hiru indize daude:

1. Gaien indizea

2. Funtzioen indizea

3. Adierazpide linguistikoen indizea.

Indize horietako item bakoitzaren ondoren, item hori BAGOAZeko zein  jardueratan lantzen den azaltzen da. Dokumentua hipertestu moduan dago eraikita: indize bakoitzetik BAGOAZeko jardueraren fitxa-didaktikora eramateko, eta horretatik IKASBIL atariko fitxara.

Espero zitekeen bezala, BAGOAZ jarduera bakoitza birritan ager liteke indizeetan, izan ere, jarduera hauek aberatsak dira eta hainbat azpijardueraz daude osatuta.

Dokumentua hiru formatutan dago

  • PDF-a: inprimatzeko 
  • DOCX eta ODT: editatu ahal izateko.

Exercise

A1 A2
02-09-2016
16174758
19343