Basabizitzaren deia

Jack London idazlearen libururik ezagunenetako baten euskarazko bertsio erraztua da hau. Buck izeneko txakurra bere Kaliforniako etxetik lapurtu eta lera-txakur moduan salduko dute, Alaskako urrearen industrian lan egiteko. Txakurraren arbasoak otsoak ziren, eta haien bizimodura egokituz lortuko du bizirik irautea Alaskako ingurune gogorrean.

Egilea: Jack London
J.R. Berengueras eta R. Bonafonten egokitzapena
Argitaletxea: Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza
Argitalpen-urtea: 2019

Protagonista txakur bat izanik, liburua haurrei zuzenduta dagoela pentsa badaiteke ere, adin guztietako irakurleei interesatzen zaizkien gaiak jorratzen dira bertan, esaterako, biziraupena, erabakitzeko aukera, eta gizakien eta naturaren arteko borroka. 

Euskadi Irakurketa Erraza Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola sailaren eskutik argitaratu da liburu hau.


Hona hemen Lehen ataletik hartutako pasarte bat:
Bizimodu ona bukatzen da
1897. urtea amaitzen ari zen.
Gizonek urrea aurkitu zuten
Kanadan eta Alaskan,
Ipar Ameriketako ipar-mendebaleko muturrean.
Urrutiko eta jenderik gabeko lurralde hauek,
Elurrez estaliak zeuden ia urte osoan zehar.

9. or.

Páginas: 82


B1
25-09-2020
22816509
421