Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia

Eleberri hau Londresen dago girotua, eta 1886an argitaratu zen arrakasta handiz. Ez du soilik gizakiez hitz egiten, orduko gizarte viktoriarra ere deskribatzen du. Stevensonek eleberrian garaiko gizartearen itxurakeria eta hipokresia aztertzen ditu.

Egilea: Robert Louis Stevenson
Itzulpena: Koro Navarro
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2019

Gabriel John Utterson abokatuak bere lagun Jekyll doktoreak Hyde misantropoarekin duen harreman bitxia ikertzen hasiko da. Doktorea zientzialaria da, eta pozoi bat sortu eta edan egingo du. Pozoi hori edatean Hyde kriminalaren izaera hartzen du. Nobelak aurrera egin ahala, irakurlea jabetuko da pertsona batengan bi alderdi daudela: Jekyll eta Hyde, ongia eta gaizkia.

Hemen liburuaren lehen atala duzu irakurgai.


Hona pasarte bat: (Carewren hilketaren kasua)

Urtebete geroago kasik, 18ko urrian, ankerkeria bereziko krimen batek inarrosi zuen Londres osoa, eta entzute handia izan zuen, gainera, biktimaren posizio altua zela-eta. Xehetasunak bakanak eta harrigarriak ziren. Neskame bat, ibaitik urruti ez zegoen etxe batean bizi zena, hamaikak inguruan igo zen goiko solairura, oheratzera. Gaueko ordu txikietan lainoa izan bazen ere hiriaren gainean, gauaren hasieran hodeirik ez zen, eta ilargi beteak distiratsu argitzen zuen neskamearen leihoak ematen zuen kalexka. Emakume erromantikoa izaki, eseri zen kutxaren gainean- leihoaren azpian zegoen-, eta ameskerian hasi zen.

(41 or.)
 

Páginas: 141
B2 C1
28-06-2019
20767021
1484