Egunsentiko argia

Maitasunezko nobela da hau, intrigazkoa, 1800. urte inguruan gertatua: ontzi-jabe, merkatari eta esklabo-trafikatzaileak dira pertsonaiak.

Pertsonaia nagusiak, hala ere, hiru dira: Julian, Inexa eta Itahisa. Julian Amerikara doa itsasontzian, mareatu, eta Tenerifen hartzen du lur: han ezagutuko du Itahisa. Itahisak Egunsentiko argia esan nahi du. Urteen poderioz, Julian Bilbora itzuliko da, aberats, eta Inexarekin ezkonduko da, baina ezin du Itahisa guantxea ahaztu. Bilbon esamesei eta mesfidantzari egin beharko die aurre Julianek, eta mendeku-goseari. Zurrunbilo horretan ez da jabetzen Inexak ematen dion laguntzaz. (ez da nobela historikoa)

 

 

Egilea: Toti Martinez de Lezea
Itzulpena: Koro Navarro / Rosetta Testu Zerbitzuak
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2014

 


Hona pasarte bat:
Ohean sartu zen, larru gorririk beti bezala, eta dardar egin zuen maindire hotzak ukitzean. Hura zen Julianentzat eguneko unerik txarrena, egiaz bakarrik sentitzen eta ezertaz ez gogoratzen ahalegintzen zena. Lo hartzen lagunduko zion irudi baten bila hasi zen, eta aspaldiko partez aurreneko aldiz, irudi hura ez zen emakume guantxe batena izan, amaren bularrean lo zegoen ume batena baizik.

Inexaren susperraldia oso-oso azkarra izan zen, azkarregia, emaginaren iritzian. Umea jaio eta handik gutxira zutik zebilen, emaginak ohean egon behar zuela esaten zion arren, eta berrogeialdia izenekoa ez zela ohitura hutsa.


(77-78 or.)



Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Páginas: 278
B2
04-08-2014
16164841
3808