Aienatze-marra

Bizitza badoa, eta heriotza gertu dago. Hori da poema-liburu honen abiapuntua. Eta idazlea muga horretan dago, bera edo bere ingurukoak.

Eta nostalgiko ageri da, eta eszeptiko ere bai bizitzarekin, bizitza, badoan denbora bezala ulertua. Adituek diote zen filosofia ageri dela liburuan. Horren harira dator Jon Kortazar kritikariak hitzaurrean aipatzen duen esaldia: Badira mundu asko, baina gure barruan daude.

 

 

Egilea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Madrid : Centro de Lingüística Aplicada Atenea
Argitalpen-urtea: 2012


 

 

 

Oharra: poemak euskaraz, gaztelaniaz eta errumanieraz daude, eta hitzaurrea elebiduna da: ez dago euskaraz.
Hona poema bat (78. or.):

 

                           Izateko egarria,
                           nerabezaroko
            berekoitasun mugagabea (Rimbaud)
                   eskuzabaltasun betierekoa
                               biziaren iturri
                              heriotza-dorre…
                               musika zakar
                           eta hain samurra…
                                 banpiroen
                         eta odolzaleen bazka.

                             Izutzekoa da
                            irakasle izatea. 





 

Páginas: 265
C1
14-03-2014
16164159
1761