Azken anaia

Raj mutikoa Maurizio uhartean bizi da, behartsu, eta emozionalki ere ez dago koplatarako, naturak bi anaia hil dizkiolako.

Eskerrak bere amak asko laguntzen dion. Baina inguruan ditu bakardadea, biolentzia… Egun batean naziengandik ihesi David mutikoa iristen da uhartera, judua. Hara deportatu zituzten-eta hainbat judutar nazismo garaian.
Eta nahiz eta oso desberdinak izan, haurrek egiten dutena egingo dute biek: jolastu, eta adiskide egin. Narratzailea David da, zahartu egin da, eta bere bizitza gogoratzen hasten da haurtzarotik hasita. Beraz, mutikoaren begiratua dago nobelan, eta begi horiekin helduek sortu duten gizarte zentzugabea kritikatzen da. Neurri batean John Boyne-ren Pijama marradunaz jantzitako mutikoa liburuaren antza du.

 

Egilea: Nathacha Appanah
Itzultzailea: Mikel Garmendia
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2008

 

Liburuaren lehen atala irakurgai duzu PDF formatuan helbide honetan.

Páginas: 160
B2
09-12-2008
16163681
1058