Mugagabea noiz?

Bajar

K.- Euskaraz hainbat mezu mugagabean botatzen ditugu. Mugagabea, nolabait esateko, zenbakiz ezezaguna da, ez da ez singularra eta ez plurala. Beraz, inguruko erdarek ez duten zerbait da. Baina, noiz erabili mugagabea?

N.- Beno, bada, lau kasutan behintzat ezinbestekoa dugu.

Hasteko, "zer", "zein" eta "zenbat" galdetzaileekin.

Bigarren, zenbatzaile zehaztugabeekin ere bai: "asko", "gutxi", "hainbeste", "zenbait", "makina bat", etab.

Horrekin batera, zenbakiekin, jakina; zenbakiak zein diren ez dakigunean mugagabea erabili behar da.

Eta, azkenik, zenbait esaera berezitan ere erabili beharko da. Adb.: "eguzkitan", "izerditan", "uretara noa", "sutara bota"...

K.- Egin dezagun ariketatxo bat hau guztia argitzeko. "Zer liburuak ekarri dituzu?"...

N.- Galdera hori ez dago ongi esana: "zer liburu ekarri dituzu?".

K.- "Edozein umeak egin dezake"...

N.- Hori ere ez da zuzena: "edozein umek egin  dezake".

K.- "Lau ikasleek aurkeztu dute gaia"...

N.- Bai, noski, laurak ezagunak badira, esaldi zuzena da. Baina, ezezagunak izanda, "lau ikaslek aurkeztu dute" esan beharko dugu.

K.- Amaitzeko, "zartagina suan jarri duzu"...

N.- Azken hau ere ez da zuzena: "zartagina sutan jarri duzu".


 + "Edozein umek egin dezake"

 - "Edozein umeak egin dezake"

31-12-1969
16388522
25531