"Hori da hori pagotxa!"

Bajar

K.- "Pagotxa" lore gorridun hirusta-mota bat da, ardiei asko gustatzen zaiena. Zer esan edo adierazteko erabil dezakegu, ordea, "pagotxa" hitza?

N.- Bada, aise eta nekerik gabe lortzen den gauza on bat adierazteko, nagusiki. Gaztelaniazko "¡vaya chollo!" adierazteko.

K.- Eta ez al dago beste modu bat ere hori bera adierazten duena? "Mauka", "hori da mauka!".

N.- Baita hori ere. "Pagotxa" zein "mauka", gaztelaniazko "chollo"-ren ordezko bi esapide jator eta egoki ditugu.

K.- Hortaz, ez esan "a zer txolloa!", baizik eta...

N.- "Hori da hori pagotxa!" edo "hori da hori mauka!".

K.- Ez esan "dena urrea balitz, a zer txolloa!", baizik eta...

N.- "Dena urrea balitz, a zer mauka!".

K.- Azkenik, "hau bai dela txolloa!" esan ordez...

N.- "Hau da hau pagotxa!" edo "hau da hau mauka!".


 + "Hori da pagotxa!", "hori da mauka!"

 - "A zer txolloa!"

31-12-1969
16388255
9205