"Egungo ogia, biharko gosea"
BajarK.- Esan beharrik ez daukagu askoz ere esaera gehiago dakigula erdaraz euskaraz baino, burura etorri ahalean esan ohi diren esaldiez ari gara. Inork proba egin nahi badu, aski du papera eta bolaluma hartu, eta bata bestearen atzetik idazten hastea. Urrutira gabe, gaurko esaldia adibide.
N.- Halaxe da. Gutako edonork esan dezake erraz asko "pan para hoy, hambre para mañana", ia-ia pentsatu gabe. Baina, jakina, kontua da, ahal denetan behintzat, hori berori euskaraz ematea. Kasu honetan, "egungo ogia, biharko gosea" esan besterik ez dugu.
+ "Egungo ogia, biharko gosea"
- "Pan para hoy, hambre para mañana"