"Azterketa idatzia"
BajarK.- Hizkuntzak baditu bere maratilatxoak, eta, batzuetan, kontuz ibili behar da. Honatx gaurko adibidea: nola esango dugu, "idatzizko azterketa" ala "azterketa idatzia"?
N.- Galderaren koxka garbi legoke. Ahoz egiten den azterketari "ahozkoa" esaten badiogu, —"ahozko azterketa", alegia—, zergatik ez idatzizkoari "idatzizko azterketa" esan?
K.- Egia esan, badu horrek bere logika, eta gaizki ere ez dago gaizki "idatzizko azterketa" esatea. Baina, kontua da joskera horrek ez duela tradizio handirik, eta, beraz, jatorragoa dugu aipatutako adibidean bigarren modua.
N.- Beraz, "idatzizko azterketa" esatea baino hobe "azterketa idatzia" esatea.
K.- "Idatzizko proba" esan beharrean "proba idatzia" esatea hobe.
N.- Eta "idatzizko testua" esan ordez "testu idatzia".