Euskara batuko hitzak II

Bajar

K.- Behin eta berriz esana dugu oso sendoa dela euskalkien eta euskara batuaren arteko lotura. Eta bistan da zergatik, ezta?

N.- Bada, bai! Euskara batua euskalkietako hitzez hornitu delako, hain juxtu ere. Adibide batzuk jartzea aski.

K.- Har dezagun "hitz egin"; gipuzkeraz, horrelaxe, "hitz egin" esango dugu; baina bizkaieraz "berba egin", lapurteraz zein nafarreraz "mintzatu", eta, azkenik, zubereraz "mintzatu" ez ezik, baita "elestatu" ere. Hitz hauek guztiak aurkituko ditugu Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, eta, beraz, euskarazko hitz jatorrak ditugu.

N.- Gauza bera esan dezakegu "begiratu" hitzari buruz; Gipuzkoan "begiratu" dena, Iparraldean "so egin".

K.- Beste horrenbeste bizkaierazko "sasoi" hitzarekin; gipuzkeraz "garai" eta lapurteraz, nafarreraz eta zubereraz "tenore".

N.- Zergatik diogun hau guztia? Bada, lehen esan duguna, euskalkien eta euskara batuaren arteko lotura sendoa dela erakustearren, eta, ondorioz, nork bere hizkeran egiteko joerari eutsi behar geniokeelako.




17-08-2009
16387285
594