detalle-recetas

  • Tipo: Postres

Brownie beganoa

Edonork jateko moduko brownie bat da hau: ez du ez azkukrerik, ez glutenik, eta ez animalia jatorriko produkturik. Miriam Ortiz chef integratiboak azalduko digu nola prestatu.

 

OSAGAIAK:

  • Glutenik gabeko irina (gari beltzarena edo oloarena)
  • Psyliuma
  • Agave-jarabea
  • Soja-esnea
  • Olioa
  • Kakaoa
  • Laranja-zukua eta birrindutako laranja-azala
  • Fruitu lehorrak

 

NOLA PRESTATU:

Eman beharreko pausoak ezagutzeko, bideoa ikusi eta azalpenak jarraitu. 

 

Iturria: Joseba Arguiñano sukalerrian

Argazkia: Domeinu publikoa


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kaixo, Joseba, eguerdi on. Miriam naiz, Baliarraindik(an). Gaurkoan, errezeta inklusibo batekin natorkizue: browni beganoa. Glutenik gabe, azukrerik gabe, laktosarik gabe eta arrautz(er)ik gabe. Zaporez betea. Ea gustatzen zaizuen.

Gaurko proposamena errezeta berezi bat izango dugu. Brownie begano bat, glutenik gabe eta azukrerik gabe. Horregatik, hemen dauzkagu osagaiak, pixka bat esplikatzen joango naizenak, errezeta gero egiten goazen heinean.

Alde batetik, irina glutenik gabekoa: aurkitu dezakegu, gari beltzarena eta oloarena ere bai. Gaurkoa(n) oloarena daukagu. Gero daukagu psyliuma, lagunduko digula (digunak) pixka bat ligatzen (loditzen) osagai horiek. Azukrea erabili beharrean, siropea (jarabea) daukagu, agave-siropea. Soja-esnea, olioa, kakaoa ere bai, laranja-zukua eta azala ere bai erabiliko dugu, birrindua pixka bat, eta fruitu lehorrak.

Errezeta egiteko garaian, alde batetik, osagai bustiak nahastuko ditugu, eta, beste aldetik, lehorrak. Errezeta hau nahiko berezia da, nahiz eta ezagutzen dugun errezeta bat izan: brownie begano bat. Alde batetik, beganoa, horrek esan nahi duena, laktosarekin arazoak dituenak edo arrautzarekin arazoak dituenak jan dezakeena. Azukrea ere ez diogu botako. Horretarako erabiliko dugu siropea, eta gero, bestetik, (ez du) glutenik. Orduan (Hortaz), esan genezake errezeta inklusibo bat dela, jende pila bati iritsiko zaiona. Errezeta hau egiteko garaian oso erraza da. Edonork egin dezake etxean, eta emaitza zoragarria da, edozeini gustatuko zaiona.

Fruitu lehorrak interesgarriak dira, tostatuak (txigortuak) ez izatea. Zeren labera sartu behar dugunez, eta berriro tostatzen baldin baditugu, edo berotzen baldin baditugu labean, toxiko bihurtzen dira beraiek dauzkaten olio horiek. Eta fruitu lehorrei alergia diozuenei alternatiba bezala daukazuena egitea da ez bota fruitu lehor horiek. Ez zaizue geldituko brownie moduan, baina bizkotxo bat, kakaoarena, goxo-goxoa geldituko zaizue.

45 minutuz labean egon eta gero, 190 gradutan, erreposatzen (hozten) utzi dugu. Hoztu da masa, orain desmoldatu egingo dugu, eta aurkeztu egingo dizuet. Hementxe daukazue gaurko errezetaren emaitza. Errezeta osasuntsu bat, jende askori iritsiko zaiona. Gozatu dezazute (ezazue) eta hurren arte.

detalle2

Dokuteka

B2
27-05-2025

x61pRelaContWAR

31746731
00:02:47

x61pViewCountWAR

915

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR