• Autor: Marisa (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Tipo: Postres

Limoizko bizkotxoa

OSAGAIAK:

- Limoizko jogurt bat
- 4 arrautza
- 3 pote azukre
- 4 pote irin
- Royal zorro 1
- Ekilore-olio zurrusta bat
- Gatz pixka bat

 

NOLA PRESTATU:

Hasi baino lehen osagai denak prestatuko ditugu.
Hori egin eta gero, arrautzaren gorringoak eta zuringoak banatu.
Jarraian, zuringoak harrotuko ditugu eta, gero erabiltzeko, alde batean lagako dugu nahasketa.
Irina iragazi eta ontzi batean irina, azukrea, gorringoak, eguzkilore-olioa, limoizko jogurta eta gatz pixka bat nahasiko ditugu
Dena ongi nahasi ondoren, zuringoak gehitu eta berriro dena ongi-ongi nahasi. 

Amaitzeko orea molde batean jarri eta labea 170 gradutan berotuko dugu.
Moldea labean sartu eta, momentu horretan, 150 gradutara jaitsiko dugu.
Labe barruan berrogei minutuz eduki.

Irudia: Sara Alaa, Pixabay


A2
11-11-2024
31225735
310