Izokin tartarra
OSAGAIAK:
- Izokina
- Ahuakatea
- Azenarioa
- Tipulina
- Limoia
- Soja-saltsa
- Oliba-olioa
- Ogi txigortua
NOLA PRESTATU:
Eman beharreko pausoak ezagutzeko, bideoa ikusi eta azalpenak jarraitu.
Irudia: Pixabay
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Alazne Ostolaza. Basque taberna. Kaixo Joseba! Ongi etorri gaur Donostiara. Gu Blas eta Alazne gara eta gure Basque taberna ezagutuko duzue gaur.
Bueno bada hemen gure sukaldean gaude, gure sukaldariarekin, Abdelekin eta prestatuko digun platera izokin tartarra izango da.
Lehenengo banatuko ditugu izokina eta ahuakatea eta zati txikietan zatituko ditugu.
Gure sukaldea tradizionala da baina nahi diogu gaurkotasun puntu bat eman eta modernitate kutsu bat ere sartzen ari gara. Plater honetaz gain, gure bezeroek gustuko duten beste plater bat, asko ateratzen dena, da dastatze-platera; broxeta ezberdinez eratutako platera. Esan beharra dago eta garrantzitsua da esatea gure sukaldea egun guztian zehar zabalik dagoela.
Behin zatiak eginda, bol bakoitzean gehituko ditugu tipulina, azenarioa, limoi-tanta batzuk, soja-tanta batzuk eta, azkenik, oliba-olioa. Osagai denak ipini ondoren, dena ongi nahastuko (nahasiko) dugu.
Platera muntatzeko, lehenik eta behin ahuakatea ipiniko dugu, gero izokina, pixka bat dekoratuko (apainduko) dugu eta txigortutako ogia beste platertxo batean aurkeztuko dugu.
Beno, Joseba, hemen daukazu gure gaurko proposamena. Dastatu nahi baduzu, badakizu nora etorri. Hemen gaude Basque tabernan, Donostian. Aio!