- Tipo:
Brokoli, datil eta pistatxo entsalada ozpin epelarekin
OSAGAIAK (4 pertsonentzako):
- 460 g.. brokoli
- 2 koilarakada espezie nahasketa
- 50 ml oliba-olio
- Baratxuria
- 30 ml limoi-zuku
- 30 ml ezti edo sagar-ozpin
- 2 pepino edo luzoker
- Tipulin txiki bat
- Pistatxo txigortuak
- 3 datil
- Piperbeltza eta gatza
NOLA PRESTATU:
Lehenik eta behin, brokolia egosi (mikrouhin-labean 2-3 minutu) eta gero azkar hoztu.
Zartagin txiki batean olioa, espezie-nahasketa eta baratxuri xehatua frijitu. Nahasketa horren usaina sumatzen duzunean eta behin frijitu ondoren, sutatik atera eta eztiarekin, limoi zukuarekin eta ozpinarekin nahasi. Gatza eta piperbeltz pixka bat ere bota eta gorde.
Bestalde, pistatxoak zuritu, eta txigortuak ez badaude, zartagin batean txigortu (oliorik erabili gabe).
Pistatxoak, tipulina, datilak eta luzokerrak ongi txikitu, brokoli hotza ontzi batean jarri eta guztia kontuz baina ongi-ongi nahasi.
Amaitzeko, lehenagotik gordeta geneukan nahasketa gehitu eta gatz-puntua eman.
On egin!
Irudia: hagelund, Pixabay