- Tipo:
Mugurdi-moussea
OSAGAIAK (4 pertsonentzako)
- 250 g mugurdi
- 60 g azukre
- 150 ml esnegain
- 2 gelatina-xafla
- Menda-orriak
NOLA PRESTATU:
Lehendabizi, eltze batean mugurdiak eta azukrea nahasi. Bost minutuz su ertainean eduki.
Bitartean, gelatina-xaflak ur hotzetan beratu.
Bost minutuak pasa ondoren, mugurdiak iragazki batetik pasa haziak kentzeko eta beratutako gelatinarekin nahasi.
Esnegain hotza ongi irabiatu eta loditzean, mugurdi-saltsa gehitu, mousse bihurtu arte.
Amaitzeko, ontzietan banatu, menda-orriz apaindu eta hozkailuan sartu lau orduz.
On egin!
Irudia: Pxhere