detalle-recetas

  • Autor: Andrés Agirre (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Tipo: Pescados y mariscos

Bakailaoa tomate eta piperrekin

OSAGAIAK (4 pertsonentzat):

- 600 g bakailao (4 solomo)
- Tipula bat 200 g
- Piper–pote bat 
- 400 g. tomate-saltsa (pote bat)
- 4 baratxuri-ale
- Irina
- Oliba-olioa 
- Koilarakada bat azukre
- Gatza 
- Piperbeltza

 

NOLA PRESTATU:

Bakailaoa irinetan pasa, pixka bat frijitu eta gorde. 
Piperrei ura kendu. Zartagin batean, olioa eta piperrak jarri, gatza eta azukrea gehitu eta 30 minutuz su baxuan gorritu. Gorde horiek ere.
Txikitu baratxuri-aleak eta tipula. Beste zartagin batean, olioa gehitu eta baratxuria gorritu. Ondoren,  tipula gehitu, 20 minutuz sutan egiten utzi. Eginda dagoenean, piperrak eta tomate-saltsa gehitu eta guztia 10 minutuz sutan eduki.
Amaitzeko, bakailaoa gehitu (azala behera duela) eta piperbeltza gehitu. 20 bat minutuz sutan egiten utzi. Noizean behin nahastea komeni da. 

Irudia: eitb


detalle2

Dokuteka

A2
15-03-2023

x61pRelaContWAR

30196025

x61pViewCountWAR

2594

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR