
- Autor: Jose Luis Ochoa (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
- Tipo:
Intxaur-bizkotxoa
OSAGAIAK:
- Limoizko jogurt bat
- Dozena erdi arrautza
- Kilo erdi irin
- 250 g azukre
- Koilarakada bat olio
- Zorro bat “royal” legamia
- 100 g intxaur
- Gurin pixka bat
NOLA PRESTATU:
Lehenengo ipini kilo erdi irin ontzi batean eta gehitu dozena erdi arrautza, limoizko jogurta eta azukrea eta dena nahasi.
Ondoren, bota koilarakada bat olio eta legamia.
Intxaurrak txikitu, gehitu eta gurina ere ontzian ipini.
Guztia ongi nahasi ondoren, ordu betez labean sartu ehun ta hirurogei gradutan.
Bukatzeko, bizkotxoa hozten utzi eta plater batera atera.
Irudia: PublicDomainPictures, Pixabay