• Autor: Saloua Ataghamassi (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Tipo: Verduras

Tomate beteak

Osagaiak:

kilo bat tomate
kilo erdi okela txikitu
arroza
tipula bat
perrexila
olioa
gazta birrindua
gatz pixka bat
piper beltza
piper hauts gozoa

Nola egin:

Tomateari goiko aldea ebaki, eta hustu baino lehen, garbitu.
Tipula txikitu.
Ondoren, nahasi tipula, okela txikitua, arroza, gatz pixka bat, piper beltza eta piper hauts gozoa.
Segidan, berotu olioa zartagin batean eta gero bota nahasketa eta egosi.
Azkenik, nahasketarekin tomateak bete, gazta birrindua gainean bota eta labean sartu 200ºC-tan eta 40 minutu.


A2
04-03-2022
29244834
801