• Autor: Cristina Chaves (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Tipo: Pastas y arroz

Lasagna

Osagaiak:

500 g txahal-haragi
Bi piper gorri
Bi baratxuri
150 g hirugihar
Bi tipula
250 g tomate natural
200 ml ardo zuri
100 ml olio
Gatza eta piper beltza
12 lasagna lamina
125 g irin
125 g gurin
Litro bat esne
Gazta

Nola prestatu:

Lehenengo, lapiko bat hartuko dugu eta bertan ura eta gatza berotzen jarriko ditugu. Gero, laminak uretan sartuko ditugu.
Ondoren, barazkiak txikitu eta frijituko ditugu. Haragia ere frijituko dugu. Dena frijitu ostean, barazkiak eta haragia tomatearekin nahastuko ditugu. Laminak uretatik atera eta platerean jarriko ditugu. Barazkiak eta haragia lamina gainean jarriko ditugu.
Jarraian, lapikoa hartuko dugu bexamela egiteko. Esnea, irina, gurina eta gatza botako ditugu, eta bueltak emango ditugu loditu arte. Orain, bexamela barazki eta haragiaren gainean jarriko dugu.
Bukatzeko, gazta botako dugu eta labean sartuko dugu hogei minutu. Eta kito!!!


A2
04-03-2022
29244777
244