• Autor: Belén Dávila (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Tipo: Pescados y mariscos

Atuna tipularekin

Osagaiak:

Hiru tipula
800 g atun
Bi baratxuri-ale
100 ml olio
Koilarakada bat ozpin
Baso erdi ur
Baso erdi ardo zuri
Koilarakada erdi piper hauts gozo
Koilarakada erdi oregano
Erramu-hosto bat
Gatza

Nola egin:

Baratxuria eta tipula zuritu eta txikitu. Atuna dadoetan zatitu baino lehen, ondo garbitu.
Olioa bota lapikoan eta berotu, gero, bota baratxuria eta tipula.
Gorritu.
Ondoren, ozpina gehitu. Bota piper hauts gozoa, oreganoa eta ardoa.
Gehitu atuna eta ura. Bota gatza, erramu-hostoa eta egosi. Su ertainean 20 min eduki.
On egin.


A2
03-03-2022
29240897
215