• Autor: Kultur Atelier
  • Tipo: Postres

Natillak

Natilla edo arrautzesnea postre erraza da egiteko. Jatetxe eta etxe askotan oso tipikoa izaten da otorduak bukatzeko.

Osagaiak, lau lagunentzat:
  - Esnea (litro bat)
  - Zortzi arrautza
  - Irina (15 g)
  - Lau galleta
  - Azukrea (15 g)
  - Kanela-makila bat


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kaixo denoi! Gaurko errezeten atalean natillak egingo ditugu, natilla edo arrautzesnea,  jatetxe eta etxe askotan tipikoa den postrea. Etxeko txikienek, segur aski, asko gozatuko dute postre honekin.

Lanean hasi aurretik osagaiak aurkeztuko ditugu: esnea, arrautzak, irina, azukrea eta kanela-makila.

Lehenik eta behin esnea lapiko batean jarriko dugu eta kanela-makilarekin egosiko dugu su motelean. Guk kanelarekin egosi dugu esnea, baina limoiarekin edo banillarekin ere egosi daiteke. Esnea irakiten hasten denean lapikoa sutatik atera eta epeltzen utziko dugu.

Esnea epeltzen den bitartean, ontzi batean arrautza-gorringoak, irina eta azukrea nahasiko ditugu, eta hagaxka baten laguntzaz irabiatuko ditugu krema-testura lortu arte.

Ondoren, krema hori, esneari gehituko diogu. Lan hau kontu handiz egitea gomendatzen da, pikorrik ez sortzeko.

Esnea eta krema bat eginda lortu dugun nahasketa su motelean edukiko dugu. Koilara batez etengabe nahasiko dugu sutan dagoen bitartean. Nahasketa loditzen hasten denean sutatik aterako dugu.

Natilla prest dago; orain platera zerbitzatzeko prestatuko dugu. Horretarako, natilla banaka jateko ontzietan zerbitzatuko dugu eta natilla bakoitzaren gainean galleta biribil bana jarriko dugu. Jan aurretik natilla hoztu arte itxarongo dugu.

Hauxe gure gaurko errezeta! Espero zuen gustuko postrea izatea! Itxura bikaina du honek! On egin!

 

A2
08-02-2022
29152685
00:02:39
572