• Autor: Kultur Atelier
  • Tipo: Pinchos y tortillas

Eguerdiko pintxoa Unax eran

Ohiko pintxoa da Unax eran prestatutako pintxo hau. Osagaien artean ditu solomoa, arrautza, edo piper berdeak. Guk nola egiten den erakutsiko dizuegu.
Osagaiak, lau lagunentzat:
  - Bi piper berde
  - Lau solomo-xerra
  - Lau arrautza
  - Lau hirugihar-xerra
  - Ogia
  - Lau gazta-xerra
  - Oliba-olioa
  - Gatza


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kaixo denoi! Gaur, gure egunerokoan ohikoa den pintxo bat prestatuko dugu: eguerdiko pintxoa Unax eran. Zergatik du izen hori?

Ez dakigu, baina gaur ez dugu izenaren jatorria ikertuko, pintxoa prestatzen ikasiko dugu.
Has gaitezen!

Lehendabizi, pintxoa egiteko osagaiak aurkeztuko ditugu: piper berdeak, solomo-xerrak, arrautzak, hirugihar-xerrak, ogia, gazta-xerrak, oliba-olioa eta gatza.

Hasteko, ogia hartuko dugu eta erditik moztuko dugu labanarekin. Bi ogi-zatiak plater batean jarriko ditugu.
Jarraian, piperrak moztu egingo ditugu. Ondoren, zartagin batean oliba-olioaren zurrustada bat botako dugu eta berotzen denean piperrak egingo ditugu. Gatz apur bat ere botako diegu. Bost bat minutuz mantenduko ditugu su ez oso bizian. Haiek atera, eta ondoren solomo-xerrak egingo ditugu. Gatz pixka bat bota eta pare bat minutuz frijituko ditugu alde bakoitzetik su bizian.

Solomo-xerrak eta piper berdeak eginda daude. Hurrengo urratsa hirugihar-xerrak egitea izango da. Zartaginera bota eta su bizian edukiko ditugu ondo egin arte.

Solomoa, piperrak eta hirugiharra eginda, orain, arrautza egitea falta da.

Oliba-olioaren zurrustada bat botako dugu zartaginera. Zartagina su bizian jarri eta oliba-olioa berotzen denean arrautza frijitu egingo dugu. Arrautzari ere gatz pixka bat botako diogu.

Osagai guztiak prest ditugu.

Hurrengo urratsa pintxoa zerbitzatzeko prestatzea izango da. Horretarako, ogi-zati bat jarriko dugu plateraren erdian, eta gainean jarriko ditugu beste osagaiak ordena honetan: gazta-xerra, solomo-xerra, hirugihar-xerra, piperrak eta arrautza. Amaitzeko beste ogi-zati bat jarriko dugu gainean.

Hauxe gure gaurko errezeta! Eguerdiak alaitzeko paregabea! Itxura bikaina du honek, on egin!

A2
23-11-2021
28924632
00:04:20
609