• Autor: Kultur Atelier
  • Tipo: Ensaladas

Gula-entsalada

Entsalada egiteko modu asko daude. Hainbat osagai izaten dituzte, norberari gustatzen zaionaren arabera, eta oraingo honetan gula izango da osagai nagusia.
Osagaiak, lau lagunentzat:

- Gulak (500 g)

- Baratxuria (2 ale)

- Bi pipermin

- Eskarola bat

- Tipulin bat

- Hiru tomate

- Lau zainzuri

- Lau antxoa-xerra

- Atuna (15 g)

- Piperbeltza

- Ozpina

- Gatza

- Oliba-olioa

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kaixo denoi! Gaurko errezeten atalean entsalada bat prestatutako dugu: gula-entsalada; errezeta erraza, merkea eta azkarra.

Egon adi zein pauso jarraitu behar diren gula-entsalada prestatzeko.

Lanean hasi aurretik osagaiak aurkeztuko ditugu: gulak, baratxuria, pipermina, eskarola, tipulina, tomateak, zainzuriak, antxoa-xerrak, atuna, piperbeltza, ozpina, oliba-olioa eta gatza.

Lehenik eta behin, entsalada prestatzen hasiko gara. Horretarako, ur hotzetan, ozpin tanta batzuekin, eskarola-hostoak garbituko ditugu. Garbitu ondoren xukatzen utziko ditugu, eta jarraian hostoak zati txikitan moztuko ditugu.

Ondoren, tomateak zuritu eta moztuko ditugu xafletan. Tipulina ere zati txikitan moztuko dugu.

Tomateak eta tipulina zatitu ondoren, ozpin-olioa prestatuko dugu. 10 cl oliba-olio, 3 cl ozpin eta gatz apur bat gehituko ditugu ontzi batera eta koilara batekin nahasi.

Ondoren, ozpin-olioa entsalada-ontzi batera botako dugu, eta gainean ipiniko ditugu tomate zatiak, zainzuriak, antxoa-xerrak eta atuna.

Jarraian, eskarola-hostoak eta tipulinak entsalada-ontzian gehituko ditugu.

Orain gulak prestatuko ditugu. Horretarako, lehenik eta behin, zartagina berotzen jarriko dugu oliba-olio zurrustada batekin. Zartaginera botako ditugu bi baratxuri-ale, piperbeltza eta pipermina. Su bizian edukiko ditugu pare bat minutuz. 

Jarraian gulak gehituko ditugu zartaginera. Pare bat minutuz nahasiko ditugu su bizian.

Osagai guztiak prest daude; orain platera zerbitzatzeko prestatuko dugu. Entsalada-ontzian nahasi ditugun osagai guztiak hartu eta plateraren erdian jarriko ditugu: eskarola, tomatea, zainzuriak, tipulina, antxoa-xerrak eta atuna. Horien gainean, bero-bero dauden gulak ipiniko ditugu.

Hauxe gure gaurko errezeta. On egin!

A2
28-09-2021
28754639
00:04:27
798