• Tipo: Pescados y mariscos

Txirlak orburuekin

OSAGAIAK:

- 3/4 kg. txirla
- 8 orburu natural egosiak eta lautan zatituta
- 3 baratxuri ale xehatuak
- Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ura
- 4 koilarakada oliba olio
- Perrexil xehatua
- Irina, ximiko bat
- Zorrotada bat ardo zuri
 

NOLA PRESTATU

Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. "Dantzan" hasi denean, gorritu gabe, erantsiko dugu irina. Koilara batez nahasiko dugu. Ardoa eta ur beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu batean edukiko dugu guztia irakiten.

Txirlak erantsi eta berotasun horretan edukiko ditugu, ireki arte (tapa batez estaliko dugu, ahal izanez gero, kazola). Ireki ahala aterako ditugu txirlak kazolatik; halatan, irekitzen zailak direnek jasango duten berotasun handiak ez ditu irekitzen errazak direnak hondatuko. Txirlaren bat egoskor azaltzen bazaigu, hobe da baztertzea.

Orburu laurdenak sartuko ditugu ondoren saltsan eta berotasuna emango diegu irakinaldi batez. Kazolara bihurtuko ditugu ondoren irekitako txirla guztiak eta perrexila emango haien gainetik.

Irudia: Katy Lynch, Pixabay


B2
21-03-2004
  • Etxeberria , Hasier
  • de Jorge , David
16554686
1356