• Tipo: Pescados y mariscos

Berdela labean

 

Irudia: Jason Gah, Pixabay


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Sukaldaria. …eta egiten baldin badugu, nik egingo nuke, eta nik neronek askotan jaten dudan bezala, azkeneko egunotan izaten da… Hartzen dut berdela eta irekiarazi… Ireki nik neronek egiten dut, noski, eta hezurrak ere… Hartzen dut, badakizue, pintzak, depilaziorako eta, emakumeak izaten ditu… Alikate-puntak, edo elektrizista-alikate horietakoak edo… Pintza bat, hola… Eta banaka-banaka kentzen diot [dizkiot] arantza guztiak, edo hezur guztiak arrainari. Aurrena erdibitu eta... Horiek, emakumeak edo etxekoandreak egiten baldin badu, zera, merkatura joaten denean esan behar dio, arrandegian esan behar dio, erdibituta emateko, luzeka erdibituta eman, eta utziko dio, hezur batzuk eta utziko dio [dizkio] eta etxera joaten zarenean kendu burua pixka bat, e, eta hezur guztiak banaka-banaka kendu. 

Orduan jartzen dugu labe bat aurretik berotuta, 100 bat gradu, 100 bat gradu, ez gehiago. Eta labeko bandeja bat hartzen dugu, igurtzitzen (igurzten) diogu oliba-olio, olio pixka bat, on bat, ez dadin arraina pegatu, zera, bandeja horretan igurtzita jartzen dugu, eta horren gainean bi solomo jartzen ditugu, irekita eta hezurrik gabe, esan dudan bezala, e! Orduan, hori prestatuta daukagu labean sartzeko eta labean 100 gradutan berotuta, labean edukiko dugu ba 8 bat minutu, ez gehiago behintzat, e! 

Eta beste aldean hartzen dugu zartagitxo bat, baratzuri pixka batzuk xerratuta edo pikatuta, nahi dugun bezala, e! Eta biper txiki bat, bero bat ere bai, guindilla edo holako bat jartzen diogu, eta frijiten, doratzen hasten denean, kitto, kanpora aterako dugu. Solomoak eginda edukiko ditugu platerean jarrita, eta botako diogu gatz pixka bat.. 

Esataria. Gainetik(an)… 

Sukaldaria. Bai. Gainetik(an) pixka bat, eta saltsa hori botako diogu gainetik. Eta limoi-zuku tanta batzuk ere bai, e! Eta perrexila oso fresko-freskoa

B2
02-04-2004
  • Izagirre , Iñaki
16549252
0:01:54
2427