- Tipo:
BAKAILAO-ENTSALADA
Osagaiak: 2 patata, 300 gr bakailao, 1 tipula, 1 piper berde, 2 baratxuri-ale, 1 pipermin, 4 koilarakada ozpin, oliba-olioa eta gatza.
Nola egin: Ipini irakiten ura, eta piperra segundo batzuetan eduki hortxe. Horrela, erraz kenduko diozu azala. Tipula eta piper berdea juliana-eran zatitu ondoren, gehitu baratxuria eta pipermina (xehatuak biak), eta eduki gau osoan olio eta ozpinetan. Olio eta ozpin hori gorde entsaladari botatzeko. Ur hotzetan ipini bakailaoa, su motelean jarri berotzen eta, irakiten hasten denean, atera sutatik. Ura eta azala kendu, hezurgabetu eta zati txikiak egin. Gero, egosi eta zerratu patatak. Letxugak, berriz, garbitu ondoren, juliana-eran zatitu. Bukatzeko, letxuga azpian ipini, gainean patata-zerrak, eta, horien gainean, bakailaoa eta beste barazkiak. Lehengo olioa eta ozpina bota gainetik eta, motel samarra badago, gatza ere bai.