• Tipo: Pinchos y tortillas

TORTILA LABEAN

Osagaiak: bi tomate handi, ehun gramo ilar, tipula bat, kilo-laurden bat patata, lau arrautz, hiru goilarakada oliba-olio eta gatza.

Labea berotu (180 ºC). Bitartean, patatak, tomateak eta tipula zuritu eta zatitu. Ontzia olioz busti ondoren, osagai horiek labean sartu eta hogei bat minutuz eduki hortxe. Arrautzei gatza erantsi eta eragin. Bukatzeko, barazkiei gainetik bota eta beste hogei minutuz eduki labean. Baina, kontuz! Berehala atera labetik. Bestela, lehortu egingo da.


A2
31-12-2004
16259340
556