- Tipo:
OILASKO GISATUA
OSAGAIAK (4 lagunentzat)
+ 1.200 gr. oilasko
+ 500 gr. ilar
+ tipula 1
+ Baso bat olio
+ Basotxo bat ardo txuri
+ Haragi-salda
+ Gatza
Oilaskoa ondo garbitu ostean, puska txikiak egin. Aparte, ilarrak egosi. Kazola batean tipula xehetua frijitu. Tipula gorritutakoan, bota oilasko puskak, ostean gatza ,ardo txuria eta haragi-saldarekin oilaskoa tapatu. Erdi-egina dagoenean, ilarrak bota. Nahi izatera, patata egosia erantsi edo txanpinoi batzuk. Ehiza ere antzera egin daiteke.