• Tipo: Verduras

Babarrunak txorizoarekin

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

+ 300 gr. babarrun (12 ordu beratzen egonak)
+ 200 gr. patata zuritu
+ 100 gr. xingar edo urdai
+ 50 gr. tipula
+ 2 ale berakatz
+ Txorizoa

Errezeta batzuk presio-bidezko lapiko azkarretan egingo ditugu. Pazientzia gutxi dutenentzat. Hau, kasu. Lapiko hauek, besteak beste, presio-balbula bat dute behetik gora igotzen dena, bi posizioetan. 1 posizioan gutxi igotzen da, 2.enean, berriz, gorago.

Oharra: hau dena egiten 15 minutu besterik ez dira behar. Beraz, hobe da ez alde egitea sukaldetik bitarte horretan, ez joan bizilaguna bisitatzera. Presio-bidezko lapikoekin kontuz ibili behar da, tamaina hartu arte behintzat. Eta gero ere hobe tentuz ibiltzea.

Urez bete babarrunak, bi behatzeko tartea edo utzi ur-azal eta babarrunen artean. Txorizoarekin eta urdairekin batera bota. Su motelean jarri. Eta itxi lapikoa. Presio-balbula 2. posiziora iristen denean, 10 minutu gehiago eduki egiten. Ondoren sutatik kendu lapikoa, eta itxaron presio-balbula erabat beheraino jaitsi arte, 1. posiziotik behera. Ondoren kirtenak duen pultsadorea aurreraino sakatu, lurrun guztia atera arte. Lurrun guztia irteten denean, arraskako hura bota lapikoari gainetik, ez sartu lapiko osoa uretan. Lurrunik ateratzen ez dela ikustean goiko kirtena eskuinerantz biratu lapikoa irekitzeko.

Lapikoa irekitakoan ikusi ur gehiago behar den. Patatak erantsi, eta berakatzarekin eta tipularekin egindako erregosia, baita ere. Utzi patatak biguntzen. Eta mugitu lapikoa saltsa loditze aldera. Azken hiru pausu hauek burutzeko, nahikoa dira 5 minutu. Hala ere, ur gehiegi balego, zukutu zurezko koilara batekin babarrun batzuk, saltsa loditzeko.


B1
31-12-2004
16259240
713