- Tipo:
BASURDEA BARAZKI-SALTSAN
OSAGAIAK (4 lagunentzat)
- Kilo bat basurde-okela
- 2 porru, tipula t'erdi, azenario bat, 2 sagar
- 2 berakatz buru
- Perrexila
- Piper berde bat
NOLA PRESTATU
Basurde-okela puskatan zatitu eta irinetan pasa ondoren, frijitu. Olio horretan bertan gero saltsan erabiliko diren barazkiak bigundu. Dena pasapurean pasa eta saltsa hori okelari bota. Ordu t'erdi beharko du denak sutan biguntzen.