• Tipo: Pastas y arroz

Krepeak

OSAGAIAK

- Litro laurden bat esne hotz
- Litro laurden bat ur
- 50 gr. gurin
- 125 gr. irin

Barrukoa egiteko
- 5 arrautza
- Urdaiazpiko xehetua
- Gatz pittin bat
- Bechamela

NOLA PRESTATU

Taloak egiteko osagaiak ontzi batera bota eta nahastu. Ipini sutan zartagin handi bat eta olio tantatxo batzuekin edo gurin pittin batekin igurtzi. Berotutakoan, taloak banan-banan egiten hasi era honetan: talo bakoitzeko, nahasketatik pittin bat bota zartaginean zabalduz, alde batetik egin eta buelta eman kontu handiz, apurtu ez daitezen.

Bestalde, gozatu urdaiazpiko xehetua gurin pittin batekin eta bechamela egin. Ondoren, talo bakoitzaren gainean bechamel pittin bat zabaldu eta beste talo batekin estali. Hoztutakoan, triangelutan ebaki.

Amaitzeko, irrinetan, arrautzetan eta ogi birrindutan pasa triangelu bakoitzaren ertzak eta olio oso berotan frijitu.

Talook oso egokiak dira frijitutako beste jaki batzuekin batera jateko eta baita eurak bakarrik jateko ere.

Irudia: Tinnapat, Pixabay