• Tipo: Pescados y mariscos

LEGATZA

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

- Kilo bat legatz
- 2 arrautza egosi
- 100 gr. almeja
- 4 esparrago eta irina
- Olioa, arrain salda eta 3 berakatz-ale

Salda egiteko arrain zuria: legatzaren burua, hezurrak, porru bat, tipula bat, azenario bat.

NOLA PRESTATU

Arrain-salda nola egin: legatzaren burua eta hezurrak, porrua, tipula, azenarioa eta berakatz ale bat jarri lapiko batean uraz eta ordu erdiz irakiten izan.

Legatza nola egin: legatza zatitu, gatza bota eta irinetan pasatu. Berakatz ale bi txikitu eta oliotan gorritu kazuela zapal batean. Legatza sartu eta frijitu. Kazuelari eragin aldian behin eta arrain salda gehituaz joan. 8 minutuz egin legatza alde bakoitzetik.

Mahaira atera aurretik, esparrago, arrautza egosi eta almejekin apaindu.


B1
31-12-2004
16258888
496