- Tipo:
PIPER BETEAK
OSAGAIAK (4 lagunentzat)
- 8 piper
- 150 gr. haragi xehetua
- 2 piper berde
- Tipula erdia
- Azenario bat
- 2 berakatz atal
NOLA PRESTATU
Lapiko batean haragi xehetua jarriko dugu, piperra, tipula eta beraktz txikituarekin batera su motelean biguntzen jarriko dugu. Bexamel mehe bat egiten da eta beste guztiarekin nahastu eta piperrak bete aurretik, hozten utziko dugu.
Saltsa egiteko haragi salda, piper berde eta gorriak eta azenarioa, ongi txikituta 10 minutuz egosten jarriko ditugu, eta txinotik pasatuko ditugu piper beteei gehitu aurretik.