Arrain-zopa
Osagaiak
- Txirlak (150 g)
- Tomateak (200 g)
- Baratxuri ale bat
- Tipula txiki bat
- Arrain zuria (300 g)
- Oliba-olioa (400 ml)
- Otarrainxkak (200 g)
- Azafraia eta piperbeltza.
Nola prestatu
Aurreko egunean urari gatza nahastu, eta txirlak uretan sartu. Hurrengo egunean, ur hotzetan garbitu. Irakiten ari den uretan egin tomateak, hozten utzi eta azala kendu. Arraina garbitu eta laukitan zatitu. Tipula, tomatea, baratxuria, otarrainxkak, arrain burua eta hezurrak sutan ipini. Otarrainxkak atera, piperbeltza bota eta urarekin tapatu; ordu erdi utzi su ertainean. Sutatik kentzean, arrain burua eta hezurrak kendu, eta txano batetik pasa. Osagai guztiak bost minutuz irakin.