• Tipo: Pescados y mariscos

Arrain-opil frijituak

Osagaiak:

Bi goilarakada olio, tipula-erdi bat, baratxuri-atal bat, piper gorri txiki bat, tomate-salda, goilarakada txiki bat azukre, ardo txuria, pipermina, 300 gramo arrain, moldeko zortzi ogi-zerra, arrautz bat eta lau goilarakada esne.

 

Nola egin:

Kubako errezeta da hau. Lehenengo, zartaginean erregosi tipula, baratxuria, piperra eta tomatea. Tipula gorritu eta erantsi gatza, azukrea, pipermina eta ardoa. Gero, arraina nahastu xehe-xehe eginda eta hamar minutuz eduki sutan.

Arraina eta beste guztiarekin ogibitartekoak prestatu. Bi zati egin bakoitzarekin. Ondoren, arrautz-esnetan pasata, oliotan frijitu. Karibe-usaina etxean.

Batzuek estalkia behartu egiten dute eta kitto. Baina, potoa gorde nahi baduzu, egin honela: ontzia ur berotan sartu buruz behera. Piska batean eduki hortxe eta gero hasi zabaltzen. PLOP! Orain bai.


A2
31-12-2004
16232768
632