Ura saltoka

Juan Kruz Igerabidek badu -liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du- naturarekiko joera bat, jaidura bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai. Haur garaiko oroitzapenetarik hasita, azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino, nolabaiteko autobiografia sentimental bat osatu du.

EGILEA: Juan Kruz Igerabide

ARGITALETXEA: Alberdania

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-ekitaldia ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu 

Hona pasarte bat (19.or.):

Ez dakit zer duen harriak. Ursalton, errekako harri leunak biltzen nituen, polltsiko betean, galtzak erortzeko zorian, Erpurutxok bezala egiteko edo. Mesanotxearen gainean, haietako harri bat totem bihurtzen nuen, eta, nire bistara, tamaina aldatzen zitzaion: batzuetan, hain zen ñimiño eta hauskor, León Feliperen harri koxkorra bezala, Paco Ibañezen ahotsean: "No... la... zu, harriño hori, nola zu, harri xapal hori, nola zu..."; beste batzuetan, berriz, sukarraren eldarniotan nenbilenean esate baterako, hain izugarri ageri zen, hain erraldoi, hain mugiezin, Errolan-harri baten pare...

 


C1
27-10-2023
30649508
1576