Mateo misteriotsua

Anaren itzal ezkutuak. Zurea, nirea, zure bizilagunarena, etorkizun motzean ezagutuko duzun norbaiten... historia izan daiteke. Zeinek daki? Ondo pasatzeko, gozatzeko, gure bost zentzumenak esnatzeko eta seigarrena azaleratzeko eleberria da.

EGILEA: Lua Hidalga Unzueta

ITZULTZAILEA: Betzaida Urtaza Elizburu

ARGITALETXEA: Amesgile

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpena ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu. 

Hona liburuaren pasarte bat (13. or.):

Kaixo, Ana naiz eta nire izebaren liburu dendan lan egiten dut. Denda izugarri handia da. Sartu bezain pronto, kafetegia dago, kolore ezberdinetako sofa eta mahaiekin. Aldeetan liburuz jositako apalak daude. Dendako bihotzean, erdialdean, aktibitate ezberdinak egiteko eszenatoki moduko bat dago, kontzertuak, ipuin kontaketak edo bakarrizketak egiteko. Haurrak jolasteko ere erabiltzen den txoko bat da. 

Barrualdean, komunak eta liburuen tokia dago. Mila-istorio liburu dendan lan egitea izugarri gustuko dut. Gainera, lotsati xamarra naizenez, ondo etortzen zait niregan konfidantza irabazteko eta irekiagoa izaten ikasteko. Lana egiteaz gain, gogoko ditudan bi gauza, debalde, egiteko aukera dauzkat. Nahi dudan te guztia edan eta liburuak arakatzen lehendabizikoa izaten naiz. 




B1
13-10-2023
30625700
1860