Nazioen tourra

Txirrindularitza-lasterketa bat izatetik harago, Tourra nazio harrotasuna eta identitateak sustatzeko tresna bat izan da sorreratik beretik, 1903tik. Kazetaritza-lan honetan, Tourraren historia kontatzen zaigu prentsaren eta naziotasunaren ikuspegitik.

EGILEA: Xabier Fernandez

ARGITALETXEA: Txalaparta

ARGITALPEN-URTEA: 2023

Naiz-ek egileari egindako elkarrizketa entzun edo irakurri nahi izanez gero, hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (15. or.):

Identitate lokala eta nazionala uztartzeko tresna.

Frantziarrek toki bereziki emankorra aurkitu dute Tourrean, Frantziari eta frankofonia izenekoari buruzko barne- eta kanpo-narrazioekin lehiatzeko. Halaber, Tourra izan da identitate lokalaren eta nazionalaren arteko harremana uztartzen saiatzeko tresna, askotan anbiguoa izan bada ere. Esan gabe doa, frantsesek, Tourra 1903an sortu zenetik, lasterketa gobernatzeko molde ezberdinak erabili dituztela.


C2
05-10-2023
30617651
1153