Su ta gar, eguzki sistematik kanpo

Exoplaneta bati eta haren izarrari "Su" eta "Gar" izena jartzeko EHUko Zientzia Planetarioen taldeak egindako proposamena onartu berri du Nazioarteko Astronomia Elkarteak. Euskara eguzki sistematik kanpo ateratzen den lehendabiziko aldia izan da.

Itziar Garatek, EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kideak izen aukeraketa prozesua zein izan den azaldu du bideo honetan. 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Peter Schmidt, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Noizean behin. Batzuetan, tarteka.
Herrialdeka egin da. Herrialdez herrialde egin da.
Hogeita bi proposamenetatik hiru. Hogeita bi proposamenen artetik edo multzotik hiru.
Ekarri zigun burura. Gogora arazi zigun.
Gori goria. Sutan, beroagatik gorrituta.
Bikote (aukera) paregabea. Bikote (aukera) bikaina, ezin hobea, apartekoa.
Su eta gar. Gogotsu, lehiatsu, su eta ke.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Itziar Garate. EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kidea.

Izarretan, planetetan bai da lehenengo aldia euskal izenak edo euskara eraman duguna. Ez da lehenengo aldia euskara Lurretik kanpora dihoana baina bai Eguzki sistematik kanpora.
Nazioarteko  Astronomia elkarteak noizean behin irekitzen ditu horrelako aukera horiek, ez? Exoplaneta eta izar bati izena jartzeko aukera eta 2022. urtean, iaz, ireki zuen horietako bat.


Nolakoa izan da izenaren aukeraketa prozesua?
Bi fase edo izan ditu(ela) lehiaketak ez? Aurrena Espainia mailan edo herrialdeka egin da aukeraketa bat eta Espainia mailan jaso zituzten hogeita bi proposamenetatik hiru aukeratu behar zituzten eta horietatik bat, nolabait lehentasuna zuena. Nazioarte(ko) mailan ere proposamen pila bat izan dituzte, seiehundik gora eta, orduan, gure exoplanetarentzat eta izarrarentzat berrogeita hiru jaso zituzten eta horietatik, gurea aukeratu, ez?


Zergatik “Su” eta “Gar” izenak? 
Eta ja planeta begiratzen hasi ginela ikusi genuen ba oso-oso beroa dagoen zerbait dela, laurehun gradutik gorako tenperatura dauka baina beste ezaugarri batzuk Lurraren oso antzekoak dira: tamaina, masa hirukoitza,  eta abar. Orduan, nolabait alde on bat eta alde txar bat dauka, ez? Eta horrek segituan sua ekarri zigun burura: suak babestu egin dezake, bueno, babestu egiten duelako baina baita ere erre. Eta ja behin exoplanetaren izena nolabait aukeratu genuenean “Su” ba berehala etorri zen izarraren izena, ahal bazen behintzat, “Gar” izan behar zela, ez? Eta posible bada, ze garra azkenean da nolabait oso bero, gori gorian, dagoen gasa eta izarrak horiexek dira gas-bolak  hiru mila gradutan egon daitezkeenak. Orduan bikote paregabea genuen eta gainera “su eta gar” esamoldea aprobetxatzeko (baliatzeko) aukera paregabea. 

B2
19-06-2023
30347420
00:01:46
1170