Noemi eta Cintia: 'Bilbon emakume ijitoa izatea zaila da, aurreiritzi asko daude'

Noemi Amayak eta Cintia Claveria Otxarkoagakoak dira, ijitoak, emakumeak eta feministak dira.

Amugen egiten dute lan biek, eta emakume ijitoa izateak zer esan nahi duen azaldu diote Onintza Enbeitiari. ETB1eko 48 ordu saioko bideoa.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Onintza Enbeita.- Noemi, hemen daukagu beste emakume ijito, euskaldun eta feminista bat.
Cintia Claveria.- Bai.
Onintza Enbeita.- Nor da bera?
Noemi Amaya – Bera da Cintia, eta bueno, nire lankidea da, biak (biok) lan egiten dugu hemen, Amugen, eta hori, fenomeno bat da.
O.E.- Bai, e?
N.A.- Bai.
O.E.- Eta zein da zure lana Amugeren barruan, Cintia?
C.C.- Neska eta mutil gazteekin nago, joaten naiz asanblada feministara, Amugeren errepresentatzea.
O.E.- Asko zarete?
C.C.- Bai.
N.A.- Pentsamenduz, asko. Gero, ausartzen direnak igual…
C.C.- Esatera.
N.A.- …pausu hori ematera, gero eta gehiago, e? Baina bueno, gu igual Amugetik aurrerapausu hori ematen ari gara eta gure atzetik etorriko dira askoz ere gehiago.
O.E.- Zuek Otxarkoagakoak zarete. Nolakoa da emakume ijitoa izatea Bilbon?
C.C.- Apur bat zaila.
O.E.- Aurreiritzi asko daude oraindik…
C.C.- Adibidez, joaten bagara denda batera, segurata beti gure atzean dago.
N.A.- Bueno, hori egunero jasaten dugu ijito guztiak (guztiok), ez? Guk, altxatzen garenean, badakigu ijitoak garela, klitxe horrekin edo prejuizio, aurreiritzi horrekin, “ijitoa naiz, ez naiz fidatzekoa”, dendetan joan behar gara ondo jantzita edo saiatzen ijitoak bezala ez izatea (izaten), ze bestela, zure atzetik joaten dira… gure egunerokotasunean horrekin bizi behar izaten dugu, bai.
O.E.- Bazterketa hori berdina da emakume ijitoa izan edo gizonezkoa izan?
C.C.- Ez, ze guk hiru diskriminazio daukagu: emakume izateagatik, ijitoa izateagatik eta ikasteko ez daukagu aukera berberak.
N.A.- Emakume guztiak gaude, bada, hor, borrokan, ez? Zuek badaukazue “techo de cristal” (kristalezko sabaia), guk ez dakit, “da de marmol” (marmolezkoa) edo horrelako zeozer.
O.E.- Zuekin gaur klitxe asko apurtu ditut.
C.C.- Bai, gu gara emakumeak, ijitoak, ikasleak eta feministak.
N.A.- Eta euskaldunak esan dugu?
O.E.- Euskaldunak ere bai! Biba zuek!

 

B1
10-02-2020
21477198
02:18
883