Kontzertu gutxiago, patxanga gehiago

Beti bezain zorrotz, gaurkoan Segurolak musika emanaldiei erreparatzen die. Izan ere,  askotan zeharo aspergarriak izan daitezkeen elizkizun serioak bihurtu baitira bere ustez.




Hiztegi lagungarria


Amorratzen zain
. Gogo handiz zain. Adibidez: Saia amorratzen zain dago untxia noiz mugituko.

Aspermena. Aspertzearen ekintza. Adibidez: Mafaldarentzat aspermena zen ia egunero zopa joan beharra.

Aspertzeari uztea. Gogaitzeari lagatzea. Adibidez: Iñaki aspertzeari uzteko hasi zen jazz-kontzertuetara ez joaten. 

Atzeraka eman, atzerakada. Atzerantz eragin. Adibidez: Telebistako saio batean benetako ebakuntzak ematen zituzten, eta askori atzeraka ematen zieten irudi haiek.

Bere hartan, horretan. Dagoen moduan, aldaketarik gabe, alegia. Adibidez: Photoshop-ak ez zaitzala engaina, aurpegi horrek gaztetasuna bere hartan gorde duela dirudi, baina 70 urte ditu.

Berehalako batean. Segituan, azkar batean. Adibidez: Lankide hori esker onekoa da, baina ez daki adierazten, ez dizu berehalako batean "eskerrik asko" esango.

Errespetuzko egon behar hori arintzeko. Errespetuzko egon behar hori samurtzeko, goxatzeko. Adibidez: Musika klasikoaren emanaldiak 3 ordu irauten zuen, tartean 15 minutuko etenarekin, errespetuzko egon behar hori arintzeko.

Gainerakoan. Gainerantzean, bestela. Adibidez: Idazlan horrek gaiari heldu dio, ados, baina gainerakoan apenas bete duen eskatzen zaionik

Goratzarre. Goratzarre egitea edo ohore egitea. Adibidez: Musikari gazteek kantari hilberriaren abestiak joz egin zioten goratzarre. 

Jendearen eskueran. Jendearen eskura. Adibidez: Interneten sartu eta jendearen eskueran dago ia zernahi, nahi ala ez.

Kolpean gertatu. Bat-batean gertatu, supituki. Adibidez: Kolpean gertatu zen futbol-jokalariarena, hantxe zegoen zutik, eta ziplo erori zen lurrera, inork eta ezerk ukitu gabe.

Kultur elizkizunetan. Elizkizun itxurako kultur emanaldia. Adibidez: Iñaki Segurolak kultur elizkizuntzat dauzka musika-kontzertuak.

Lagun hurkoa. Lagun mina. Adibidez: Ez ezazu desira lagun hurkoaren bikotekiderik.

Orain 25 bat urteko
. Orain dela 25 bat urteko. Adibidez: Lankideak bulegoa utzi zuen, orain 25 bat urteko irizpideak faltan sumatzen zituelako.

Sartu-irtenean. Sartu eta irten ibiltzea. Adibidez. Zenbaitek hala ulertzen ditu festak, pub-etan sartu-irtenean ibiltzea. 

Zurruterako. Edateko, alkohola edateko. Adibidez. Triste zaudenean triste zaudelako, eta pozik zaudenean pozik zaudelako, beti zurruterako pronto gaude.





Bajar


C2
05-11-2009
  • Segurola , Iñaki
16500202
00:08:20
2141