Kerman, mintzalagun bila: Kerman Mikel Pabloren bila

Kerman Garaioko urtegira joan da Mikel Pablorekin, baina bat aurrealdera eta beste atzealdera joan direnez, galdu egin dira.

'Atzealdea, barrualdea, kanpoaldea'... esango dugu, eta ez 'atzekaldea, barrukaldea'... Gainera, 'bost kiloko mutila' eta '45 kilometroko bidea' esango dugu, ez 'kilotako', 'kilometrotako', etab.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]
KERMAN: Ai, andrea, andrea
ROSA: Bai, zer behar duzu?
KERMAN: Begira, nire lagun Mikel Pablorekin etorri naiz Garaioko parkea ezagutzera eta urtegiaren atzekaldea ikustera joan naiz. Aizu, bueltatu naizenean Mikel Pablo desagertuta zegoen.
ROSA: Desagertuta? Baina, nola?
KERMAN: Bai. Nik Mikel Pablo urtegiaren aurrekaldean utzi dut eta bueltatu naizenean, jada ez zegoen. Beharbada basora joan da basoaren barrukaldea ikustera. Ai, nik ez dakit, ez dakit. 
ROSA: Nahi baduzu, nik lagunduko dizut. Halere, deitu diozu eskuko telefonora?
KERMAN:    Ba, baia, bai. Denbora guztian deika aritu naiz eta ez du hartzen. Eta oso arraroa da, e? Zeren, Mikel Pablok ez du inoiz eskuko telefonoa itzaltzen. Ai! Urtegira jauziko zen!

 "Atzeko aldea" edo "atzealdea" esango dugu euskaraz; "aurreko aldea" edota "aurrealdea" eta "barruko aldea edota "barrualdea". "Aurrekaldea", "atzekaldea" eta "barrukaldea, berriz, baztertu egingo ditugu.

ROSA
: Bueno Kerman, bizikletarekin azkarrago topatuko dugu Mikel Pablo.
KERMAN: Bai. oso ideia ona izan duzu. Beti daukagu zerbait Mikel Pablorekin. Garaioko parkera etorri eta galtzea ere! Ai! Bost urtetako umea ematen du.
ROSA: Lasai Kerman, berehala topatuko dugu. Agian, muturren aurrean izan duzu eta ez duzu ikusi.
KERMAN: Bai zera! Muturren aurrean eta ikusi ez? Hori ezinezkoa da, zeren, Mikel Pablo sekulako gizon puska da, e? Zaila da 80 kilotako pertsona ez ikustea, e?
ROSA: Lasai Kerman, berehala topatuko dugu. Hemen galtzea oso zaila da.
KERMAN: Bai, ba, 45 kilometrotako ibilbidean, lanak izango ditugu.
ROSA: Animo Kerman, ez zaitez ezkorra izan.
KERMAN: Mikel Pablo, zer buruhausteak ematen dizkidazun!

 "80 kiloko mutila", "bost urteko umea" eta "45 kilometroko ibilbidea" esango dugu. Kontuz horrenbestez, "80 kilotako mutila", "bost urtetako umea" eta "45 kilometrotako ibilbidea" ez baititugu erabiliko.

KERMAN: Non sartu ote da Mikel Pablo, Rosa. Honez gero, txoko guztiak miatu ditugu eta ez da agertu. Parkeko aurreko aldea arakatu dugu. Urtegiaren atzealdea ere goitik behera zeharkatu dugu. Urtegiaren barruko aldea aztertzea baino ez zaigu falta. Igual itota dago Mikel Pablo, e?
ROSA: Baina, nola eroriko zen, bada, uretara?
KERMAN: Lehen ere esan dizut Mikel Pablok batzuetan 5 urteko umea ematen duela.
ROSA: Hala eta guztiz ere, ez da uretan egongo.
KERMAN: Ez dakit, Rosa. Dagoeneko 20 kilometroko ibilbidea egin dugu eta Mikel Pabloren arrastorik ez!
ROSA: Beste tarte batez jarraituko dugu. Goazen!
KERMAN: Kezkatzen nauena da ez duela telefono mugikorra hartzen.
ROSA: Begira kerman, ez da hori Mikel Pablo?
KERMAN: A bai! zuhaitz horren atzeko aldean. Mikel Pablo, Mikel Pablo!
ROSA: Eskerrak!

Gaurko atalean ikusi dugunez, esamolde egokiak dira "aurreko aldea" edo "aurrealdea", "atzeko aldea" edo "atzealdea", "barruko aldea" edo "barrualdea". Beraz, baztertu egingo ditugu "aurrekaldea", "atzekaldea" edo "barrukaldea".

Bestalde, "80 kiloko mutila" "5 urteko haurra" edo "45 kilometroko ibilbidea"esango dugu eta ez, "80 kilotako mutila" "5 urtetako haurra" edo "45 kilometrotako ibilbidea", ados? Bueno, ba zuek ere, hamaika urteko lanari etekina ateratzeko, 

Badakizue zer egin behar duzuen, honekin edo harekin, baina egin!

A2
19-05-2010
16498778
00:05:10
2908