Ikasle pisuak

Ikasleen pisuak nolakoak diren azaltzen dute. Bestalde ikasle pisuetako lau biztanle mota karikaturizatzen ditu.

Edurne Begiristain

Ikasle pisu bat ezagututa, denak ezagutzen dituzula

diote GAZTETXULOk galdetutako iturri fidagarriek. Klonikoak dira, denetan antzeko gauzak egiten dira, antzeko jendea topatzen duzu, antzeko zíkinkeria aurkitzen duzu eta antzeko zerrikeriak jaten dituzu. Baina ikaste pisuak hitz batekin definitu beharko bagenitu, demokratikoak direla esango genuke. la dena adostasunez erabakitzen da zer erosi, telebistan zer ikusi, logelak nota banatu, ohe handiena non egokitu, nork egin afaria, nork bazkaria, nork garbitu sukalde nazkagarria, nork komuna, sukaldea baino nazkagarriagoa...

Pisu batean sartu bezain pronto zozketa egiten da, dena zozketatzen da, tonbola batean bezalaxe. Lehendabizi, logelak zozketatzen dira. Denek nahi izaten dute bistarik ederreneko gela, ohe bakarrekoa eta armairurik handiena duena. Hori egokitu ezean, beste batekin konpartitu behar da logela. Etxeko lanak ere banatzen dina, "eskakeatu" ohi direnek ohiturari euts ez diezaioten. Hori ekiditeko oso ohikoak dina koadrotxo batzuk aurkitzea orrialde batean, sukaldeko paretan jarrita, egunero bakoitzak zer egin edo garbitu behar duen argi eta garbi zehazten duen egutegia. Sukaldea eta komuna garbitzea izan el da amorru handiena ematen duen etxeko tana, baina badaude zenbait trikimailu, ahalik eta gutxien garbitu ahal izateko. Esaterako, sutan albal papera jarriz gero, askoz olio gutxiago garbitu behar da gero.

Pisukideen artean zerbaitek eztabaida piztu badezake, hori sukaldearen edo janari-erosketaren inguruko kontuak dira. Janaria egiteko ere txandak izaten dira, eta hor norberaren gaitasuna eta gogoa neurtzen dira. Ez da harritzekoa egunero solomoa, arrautza frijituak edota "sopistant" ospetsua afaltzea. Horregatik oso gomendagarria da ostalaritza ikasten duen norbaitekin bizitzea. Bestela, afaria prestatu behar duenak, badakizue, besteen matraka ez jasateagatik, "Telepizza, esan?, eta kito.

Bestalde, etxea txukun izatea garrantzitsua da oso, izan ere, ez dira oso pisu politak izaten. Oro har, zaharrak dina, altzairu kitch samar batzuez apaindurik, duela 40 urteko moketarekin eta alfonbrekin Leíhoetan landare lehor ziztrin batzuk aurkitzea ere arrunt askoa da. Hortaz, pisukideen esku dago etxea apaintzea. Eta hemen ere betiko kontua. Nesken geletan, Brad Pitten irudia, familia eta lagun eta etsai guzti-guztien argazki mordoa eta pelutxeren bat edo beste. Mutilenetan, zerbeza botila bilduma, Athteticen bufanda eta bestelako oroigarri intelektual-erromantikoak. Gelako hormak hutsik dituen alferrontzia ere ez da falta izaten, mutila, jakina.

Baina, aipatu kontu horiek guztiek badute alde ona, pisukideen artean giro ona lortzen baita. Azterketa sasoia ona da guztien arteko elkartasuna adierazteko. Gaueko ikasteak txuletoi-xerra egite bilakatzen dira goizean. Une honetan guztien laguntza estimatzen baita berrogei orrialdeko ikasgaia 2 x 3 zmtako paper pusketan laburtzeko!

LAU PISUKIDE


Intelektuala. Eguna argitu baino lehen jaikitzen da, gainontzekoen zurrungen artean. Aurreko gauean ikasitakoa berriro begirátu nahi du, azterketa hiru hilabete barru izango den arren. Egun santu osoa pasatzen du apunte artean, etxean, fakultatean, liburutegian edo kafetegian Eta apunte artean ez dagoenean liburuak edo erosi ohi dituen lau egunkarietako bat irakurtzen ditu. Zineaz ere badaki, noski, eta pisukideak asper-asper eginda daude Kazajastan-go zinearen azken produktuei buruzko bakarrizketez

Parrandazalea Arratsaldeko 15 00ak aldera esnatzen denean ohetik jaiki eta alkohol usaina dutxa gozo batez gainetik kendu baino lehen, pentsamendu bakarra du buruan norekin aterako naiz gaur gauean parrandan? Ia beti topatzen du bere kastakoren bat. Aurrekontu handirik ez duenez, parrandan atera baino lehen zurrutari ematen dio etxean Benetako aditua da lau sosekin mota guztietako alkoholak kopuru izugarrietan erosten Oso marka bereziak ekarri ohi ditu etxera supermerkatutik: "Jon ibiltaria whiskya, "Done Mikel zerbeza, Sanz patxarana

Alferra Ohea bere gorputz atalik garrantzitsuena da Batzuetan maindireak bizkarrean itsatsita dituela jaikitzen da Bi zaletasun ditu. Bata, telebistan txutxumutxuei buruzko saioak, B serieko film mordoa, animaliei buruzko dokumentalak edo futbol partidak ikustea. Bigarrena, bere gela hankaz gora jartzea. Nahita ere, inork ez luke horrelako nahaste-borrasterik lortuko. Pisukide batek dioenez, behin hartza topatu zuen bere gelan.

Maitemindua Edo besterik gabe, sexuzalea Honek ere oso harreman estua du ohearekin, baina bestelako zereginetarako erabiltzen du. Ikasturtea hasi zenetik pisukideek pare bat alditan baino ez diote aurpegia ikusi Edo aurpegiak, gure lagunak bi buru, bi aurpegi baititu. Izan ere bi pisukide dira siamesak neska bata, mutila bestea. Eta istorioa bitxia da, denak pisura sartu zirenean ez baitzegoen siamesarik Ondoren jaio omen zen bestea. Logelan sartzen direnean sekulako oihu arraroak egin ohi dituzte ondo pasatzen ei dute. Besteek ez dute oso argi oraindik zer den zalaparta madarikatua





B2
31-12-2000
  • Begiristain , Edurne
16434724
1107