IXO (A1B11)

Josu eta Amaia liburutegian ari dira lanean, masterrerako lan bat prestatzen. JOSU kexaka ari da, tokatu zaien taldea oso eskasa delako. Hizketan ozen arituko dira eta liburutegiko erabiltzaile batek isiltzeko esango die.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

JOSU.— A ze taldea! Zu eta ni, tira, baina beste hirurak!
AMAIA.— Masterreko ikasleak dira, Josu.
JOSU.— Bai, baina Inesek ez dauka fundamenturik, Iker motza da eta Ainara, Ainara...
AMAIA.— Ainara, zer?
JOSU.— Ainara itsusia da!
LIBURUTEGIKO ERABILTZAILEA.— Xxxxxxt!
AMAIA.— Nahikoa da, JOSU. Erotu egin zara, ala?
JOSU.— Ez daukate fundamenturik, AMAIA! Horrela taldeko lana aspergarria izango da.
AMAIA.— Guk jarriko dugu gatza eta piperra.
JOSU.— Horiekin? Ufffff!
AMAIA.— Bai... Eta ez zaitez ergela izan, ez ergela eta ez matxista.

ETENA

JOSU.— Barkatu... baina Ines sekula ez da etortzen eskoletara, noiz ikusiko dugu?
AMAIA.— Ados...
JOSU.— Ikerrek oso galdera xelebreak egiten ditu. Egia da ala ez?
AMAIA.— Bai...
JOSU.— Orduan, badaukat arrazoi pixka bat.
AMAIA.— Bai! Baina Ainara…
JOSU.— Ainara itsusia da!
AMAIA.— Berriz?
JOSU.— Bale, bale, jatorra da bai... Baina, ez dakit; bueno, gure taldea oso eskasa da!
LIBURUTEGIKO ERABILTZAILEA.— Isilduko al zarete behingoz?
AMAIA.— Bai, barkatu!
JOSU.— A zer jenioa!
AMAIA.— Ez, arrazoi du: hona lanera etorri gara, ez berriketan egitera...
JOSU.— Ados, barkatu. Baina non daude besteak?
AMAIA.— Etorriko dira, lasai.
JOSU.— Baina lanean hasi behar dugu... Uf!
LIBURUTEGIKO ERABILTZAILEA.— Ixo! Bestela, onena duzue kanpora ateratzea!!
JOSU.— Bai, bai, barkatu, gauza batzuk komentatu behar ditugu eta onena kanpora atzeratzea izango da.
AMAIA.— Goazen ba!
 

Te interesa



A1
23-02-2015
16237274
00:01:32
2860